NUN ZIRA?

GIZADIAN ZEHARREKO BIDAIA, GERRA-TESTUINGURU BATEAN

Nun Zira?, testuinguru latzenean, gerran, gizaki izateak esan nahi duenaren esentzian murgiltzen gaituen obra da. Dantza hunkigarri baten eta emozioak areagotzen dituen koru baten bidez, partekatzearen, gure existentzia baloratzearen eta maitasunean babesa aurkitzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

 

Gatazka beliko baten gordintasuna gogorarazten duen eszenatoki batean, bi dantzarik, abesbatzak lagunduta, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute. Elkarrenganako maitasuna bere bidaia bultzatzen duen motorra bihurtzen da, itxaropenezko faroa iluntasunaren erdian.

 

Gerrak, egoera traumatiko gisa, gure nortasuna birplanteatzera behartzen gaitu. Nun Zira? lanak berreraikitze prozesu hori islatzen du, bizitzaren hauskortasunak benetan axola duenari balio handiagoa ematera garamatzala erakutsiz. Obra honek gure lehentasunak zalantzan jartzera eta aurrera jarraitzeko indarrak aurkitzera gonbidatzen gaitu, baita egoera zailenetan ere.

 

Nun Zira osatzen duten elementuak uztartu egiten dira zentzumen-esperientzia ahaltsua sortzeko:

 

Dantza: Emozio sakonak transmititzen dituen eta pertsonaien esentziarekin konektatzen gaituen gorputz-hizkuntza adierazkorra.

 

Abesbatza: Bere ahotsek emozioak areagotzen dituzte, giro hunkigarri eta inguratzailea sortuz.

 

Eszenografia: Testuinguru belikoa gogorarazten du eta obraren tentsio emozionala indartzen du.

 

Argiztapena: Atmosfera desberdinak sortzen ditu eta ikuslea gidatzen du pertsonaien bidaia emozionalean zehar.

 

Nun Zira? ez da dantza-lan bat bakarrik, giza izaerari buruz bere adierazpen gorenean hausnartzera gonbidatzen gaituen esperientzia bat da baitra ere. Maitasunaren boterea, elkartasunaren garrantzia eta bizitza baloratzeko beharra gogorarazten digu, baita une zailenetan ere.

 

Lan hau bereziki garrantzitsua da indarkeriak eta gatazkek markatutako mundu batean. Gogorarazten digu, ezbeharrak gertatu arren, beti aurki dezakegula itxaropena eta indarra besteekin lotzen gaituen maitasunean.

 

Nun Zira? lanak hunkitu egingo zaitu, gogoeta eginaraziko dizu eta ezabatu ezineko aztarna utziko dizu. Ez galdu esperientzia paregabe hau bizitzeko aukera.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Iker Sanz

Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Xián Martínez

Ekoizpena eta gestioa :DAB

Musika: Iñaki Palacios

Jantziak: Raquel, BUJ Estudio

Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, Ainhoa Tabuyo

Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, Sociedad de Ciencias Aranzadi Zientzia Elkartea

AGENDA

Sartaguda

10.04.2024

11:30

Memorial del Campo de Gurs

19.04.2024

11:00

Altzo

29.09.2024

12:00