DAB dantza konpainia, 2022an sortua, dantza garaikideko konpainia bat da, gorputza, memoria, lurralde eta emozio partekatuen espazio gisa ulertzen duena. Bere hizkuntza koreografikoak, estetika zaindua eta giza dimentsio sendoa uztartzen ditu, mugimenduaren, musikaren eta presentzia eszenikoaren arteko etengabeko elkarrizketa bilatuz. Marina Eskisabel eta Iker Sanzen zuzendaritzapean, konpainiaren helburua, dantza publikoarengana hurbiltzea da, gizarte eta kultura gaiak lantzen dituzten proiektuen bidez, sormen, bitartekaritza eta topaketarako espazioak sortuz.
Konpainiaren lana, osagarri diren hiru ardatzetan egituratzen da: konpromiso soziala eta berrikuntza artistikoa uztartzen dituzten dantza garaikideko ikuskizunen sorkuntza; museo eta kultura espazioetan garatutako tailer eta bisita dantzatuen bidez ondarearekin harreman berriak aktibatzea; eta ongizatea ardatz duten proiektuak, non mugimendua autoezagutza, autoestimua eta lotura kolektiboak indartzeko tresna bihurtzen den. Hiru ildo hauen bidez, DABek artea eta gizatasuna lotzen dituzten esperientzia sentikorrak eraikitzen ditu.
Konpainiaren izenak bere lan-filosofia laburbiltzen du: DAB, Dantza, Arte eta Bitartekaritza. Dantza konpainiaren disziplina da eta gainerako hizkuntzak antolatzeko oinarria; Arteak beste diziplina artistikoekin etengabeko elkarrizketa adierazten du; eta Bitartekaritzak funtsezko lekua hartzen du, sorkuntzaren, testuinguru sozialaren eta komunitatearen arteko loturak sortzeko.
MARINA ESKISABEL
Egiako Anaiak Akademian hasi zen dantzan, eta ondoren Gaztela eta Leongo Kontserbatorioan jarraitu zituen dantza klasikoko ikasketak. Musikaren arloan ere ibilbidea egin du (harpa eta EASO Abesbatza), eta 2019-2022 artean Dantzaz konpainiako kide izan zen, bertan dantzari, bitartekari eta ekoizle lanak garatuz. EASO Abesbatzarentzat Hirira operaren koreografia bat sortu zuen, eta gaur egun DAB dantza konpainia zuzentzen du. Konpainian zuzendaritza artistikoa garatzen du, eta piezen atal koreografikoaren ardura ere berea da. Horrez gain, Haur Hezkuntzako Goi Mailan Graduatua da.
IKER SANZ
Txikitatik dantzarekin lotuta egon da, Gipuzkoako hainbat taldetan hasi zen eta lau urte eman zituen Thalia akademian dantza ikasten. 17 urterekin hasi zuen bere karrera profesionala Oinkari dantza taldean eta Haatik konpainian, Eneko Gil, Agurtzane Intxaurraga, Iker Arrue eta Vitali Safronkinek zuzendutako hainbat produkziotan. 2016an, Dantzaz konpainiako kide izaten hasi zen 2021era arte, eta dantzari, bitartekari eta ekoizle lanak egin zituen bertan. Azken urteotan bitartekaritza-proiektu propioak eta beste konpainia batzuenak diseinatu eta gauzatu ditu, eta gaur egun DAB dantza-konpainia zuzentzen du.
MAIALEN ALBERRO
Dantzaria
OIER ABREGO
Dantzaria
MIREN LIZEAGA
Dantzaria
ENDIKA OSA
Dantzaria
MADDI GAZTELUMENDI
Dantzaria
ALAI ORMAZABAL
Musikaria
IÑAKI PALACIOS
Musikaria
LUCÍA ARBONIÉS
Txelista
BEÑAT OLANO
Biolin jolea
NURIA ABRIL
Perkusionista
GARAZI ETXABURU
Kanpo begirada
EVA RODRIGUEZ
Atrezzo
HODEI ARRASTOA
Kanpo begirada
AINHOA TABUYO
Abeslaria
JANTZIZLAB
Jantzi diseinua
ENARA LARDIZABAL
Abeslaria
NAIA ITURRIOZ
Jantzi diseinua
MIKEL VITORES
Argi teknikaria eta diseinatzailea
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.