EMANALDIAK

AZALA

Bost dantzari eta biolontxelista batek eszenatokia elkarbanatzen dute mugimendua, musika eta emozioa bateratzen dituen dantza gairaikideko obra batean. Publikoarekin zuzezenean konektatzen duen mezu argi bat eta dantza asko duen emanaldi bizi bat da AZALA.

 

Etorkizun hobe baterantz goaz ala erabaki txarren ziklo batean gaude harrapatuta?

Gizakiok behin eta berriz akats berdinak errepikatu ditugula erakutsi digu historiak. Baina… norabidea alda dezakegu? Azala da gure historia pertsonal eta kolektiboaren mapa: borrokak, arrakastak eta porrotak idatzita daude gure gorputzean. Ikuskizun honetan mugimenduak erakutsiko digu nola errepikatzen diren zikloak… eta, batez ere, nola apur ditzakegun.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Marina Eskisabel
Zuzendaritza artistikoa:
Marina Eskisabel
Ekoizpena eta gestioa:
DAB dantza konpainia
Musika:
Alai Ormazabal
Jantziak:
Jantzizlab
Koreografia:
Marina Eskisabel, Garazi Etxaburu, 
aportación del elenco de bailarines
Interpreteak:
Miren Lizeaga, Maialen Alberro, Marina Eskisabel, Oier Abrego, Iker Sanz
Atrezzo:
Eva Rodriguez, Joanes Diez
Argiak:
Mikel Vitores
Ikus entzunezko materiala:
@etanowski

KEA

KEA ez da iraganera begirako dantza bat soilik; memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarri bat da. Donostiako Tabakalerako emakume langileei eta, oro har, industriaren itzalean lan egin zuten emakume guztiei gorazarre egiten die, euren gorputzen eta eskuen bidez historia idatzi zutenei. Hiru emakumeren gorputzen bidez, keinu errepikatu eta sinpleak poesia fisiko bihurtzen dira, lanaren erritmo mekanikoak dantza bihurtuz.

Keak, ahotsek eta mugimenduek ikusezina ikusgarri bilakatzen dute.

 

KEAk lanaren bidez bizitza kolektiboaren memoria aldarrikatzen du, eta gaur egungo emakume langilearen genealogia gorpuzten du eszenan. Kea bezala: harrapatzen zaila, baina alde batera utzi ezin dena.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Marina Eskisabel
Zuzendaritza artistikoa: Garazi Etxaburu, Marina Eskisabel
Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia
Musika: Alai Ormazabal
Jantziak: Jantzizlab
Koreografia: Marina Eskisabel, Garazi Etxaburu,
aportación del elenco de bailarines

Interpreteak: Miren Lizeaga, Maialen Alberro, Marina Eskisabel

SEKRETUEN BASOA

Sekretuen Basoan, protagonistek, soinu bakoitzak, keinu bakoitzak eta argi izpi bakoitzak bizitza propioa dutela dirudien leku bat deskubritzen dute. Musika klasikoarekin zuzenean, espazioa eraldatu egiten da: hasieran hutsa zena arnasten, erantzuten eta mugitzen den irudimenezko baso bihurtzen da, bertan bizi direnen erritmoan. Interpreteek, jolasak eta jakin-minak gidatuta, dena konektatuta dagoela ohartzen dira, mugimendu batek soinu bat sor dezakeela, nota batek argi bat piztu dezakeela, eta harmonia hausten denean, basoa ere itzali egiten dela. Beren bidaian, entzutearen eta zaintzearen garrantziaz jabetzen dira, eta batzuetan nahikoa izaten da gelditu eta arnasa hartzea musika eta lasaitasuna itzul daitezen.

 

Sekretuen Basoa esperientzia bisual eta musikal bat da, non dantza eta musikak etengabeko elkarrizketan ari diren proiekzioekin lagunduta. Emanaldi honek, arteak espazioa nola eralda dezakeen eta irudimena nola piztu dezakeen entzutera, behatzera eta sentitzera gonbidetzen du.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Marina Eskisabel
Zuzendaritza artistikoa: Saioa Royo
Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia
Musika: Repertorio de música clásica
Jantziak: Jantzizlab
Interpreteak

Bailarines – Marina Eskisabel e Iker Sanz

Músicos – Lucía Arboniés, Nuria Abril y Beñat Olano 

Narradora – Saioa Royo
Ilustratzailea: Leire Mendizabal

TINIEBLAK

Tinieblak-en dramaturgia liturgia eszeniko gisa eraikitzen da. Tinieblak Ofizioaren sinbolismotik abiatzen da —iluntasun gero eta handiagoa, “strepitus” soinua, tentsioa eta barne-bilketa— euskal kulturako elementuekin elkarrizketan jartzeko: Santisimoaren Ezpata Dantza, dantza solteak, erromeriak eta elizetatik hurbil egiten ziren soka dantzak.

 

Eszenaratzea espazio itxi eta mugatu batean garatzen da, eta bertan interpretatzaileak figura erritual gisa agertzen dira. Argi urdin eta ahulek, kandelaren argiek eta jantzi zeremonialek giro espiritual eta herrikoi baten arteko trantsizioa sortzen dute.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: DAB dantza konpainia
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Iker Sanz
Dramaturgia y kanpo begirada: Marina Eskisabel
Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia
Musika aholkularitza: Iñaki Palacios
Jantziak: Jantzi tradizionalak
Interpreteak: Endika Osa, Iker Sanz

NŒUD

NŒUD, frantsesez korapilatua, DAB dantza konpainiaren sorkuntza berria da, non Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan sakondu dugun, mugimenduaren bidez. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza bi artista hauen kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak. Bizi izan zuten garaia inspiraziotzat balio izan digu baita ere, egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru dantzari jarri ditugu eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten. Behaketa hauek dantzara ekarriz, iraganera begiratu dugu garaikidetasuna eraikitzeko, erroetatik eta herriarentzat. 

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Marina Eskisabel
Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Marina Eskisabel
Dramaturgia eta kanpo begirada: Hodei Arrastoa
Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia
Musika: German Ormazabal, Alai Ormazabal
Jantziak: Naia Iturrioz
Interpreteak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz.

NUN ZIRA?

Nun Zira? dantza garaikideko obra bat da, gizaki izateaz hitz egiten diguna, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia originala: Iker Sanz
Zuzendaritza artistikoa: DAB + Xián Martínez
Koreografia: Xián Martínez
Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia
Musika: Iñaki Palacios
Jantziak: Raquel, BUJ Estudio
Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, EASO Abesbatza
Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, eta Aranzadi – zientzia elkartea