Bost dantzari eta biolontxelista batek eszenatokia elkarbanatzen dute mugimendua, musika eta emozioa bateratzen dituen dantza gairaikideko obra batean. Publikoarekin zuzezenean konektatzen duen mezu argi bat eta dantza asko duen emanaldi bizi bat da AZALA.
Etorkizun hobe baterantz goaz ala erabaki txarren ziklo batean gaude harrapatuta?
Gizakiok behin eta berriz akats berdinak errepikatu ditugula erakutsi digu historiak. Baina… norabidea alda dezakegu? Azala da gure historia pertsonal eta kolektiboaren mapa: borrokak, arrakastak eta porrotak idatzita daude gure gorputzean. Ikuskizun honetan mugimenduak erakutsiko digu nola errepikatzen diren zikloak… eta, batez ere, nola apur ditzakegun.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Marina Eskisabel Zuzendaritza artistikoa: Marina Eskisabel Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika: Alai Ormazabal Jantziak: Jantzizlab Koreografia: Marina Eskisabel, Garazi Etxaburu, aportación del elenco de bailarines Interpreteak: Miren Lizeaga, Maialen Alberro, Marina Eskisabel, Oier Abrego, Iker Sanz Atrezzo: Eva Rodriguez, Joanes Diez Argiak: Mikel Vitores Ikus entzunezko materiala: @etanowski
KEA
KEA ez da iraganera begirako dantza bat soilik; memoria kolektiboaren eta erresistentzia isilaren aldarri bat da. Donostiako Tabakalerako emakume langileei eta, oro har, industriaren itzalean lan egin zuten emakume guztiei gorazarre egiten die, euren gorputzen eta eskuen bidez historia idatzi zutenei. Hiru emakumeren gorputzen bidez, keinu errepikatu eta sinpleak poesia fisiko bihurtzen dira, lanaren erritmo mekanikoak dantza bihurtuz.
Keak, ahotsek eta mugimenduek ikusezina ikusgarri bilakatzen dute.
KEAk lanaren bidez bizitza kolektiboaren memoria aldarrikatzen du, eta gaur egungo emakume langilearen genealogia gorpuzten du eszenan. Kea bezala: harrapatzen zaila, baina alde batera utzi ezin dena.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Marina Eskisabel Zuzendaritza artistikoa: Garazi Etxaburu, Marina Eskisabel Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika: Alai Ormazabal Jantziak: Jantzizlab Koreografia: Marina Eskisabel, Garazi Etxaburu, aportación del elenco de bailarines
Sekretuen Basoan, protagonistek, soinu bakoitzak, keinu bakoitzak eta argi izpi bakoitzak bizitza propioa dutela dirudien leku bat deskubritzen dute. Musika klasikoarekin zuzenean, espazioa eraldatu egiten da: hasieran hutsa zena arnasten, erantzuten eta mugitzen den irudimenezko baso bihurtzen da, bertan bizi direnen erritmoan. Interpreteek, jolasak eta jakin-minak gidatuta, dena konektatuta dagoela ohartzen dira, mugimendu batek soinu bat sor dezakeela, nota batek argi bat piztu dezakeela, eta harmonia hausten denean, basoa ere itzali egiten dela. Beren bidaian, entzutearen eta zaintzearen garrantziaz jabetzen dira, eta batzuetan nahikoa izaten da gelditu eta arnasa hartzea musika eta lasaitasuna itzul daitezen.
Sekretuen Basoa esperientzia bisual eta musikal bat da, non dantza eta musikak etengabeko elkarrizketan ari diren proiekzioekin lagunduta. Emanaldi honek, arteak espazioa nola eralda dezakeen eta irudimena nola piztu dezakeen entzutera, behatzera eta sentitzera gonbidetzen du.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Marina Eskisabel Zuzendaritza artistikoa: Saioa Royo Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika: Repertorio de música clásica Jantziak: Jantzizlab Interpreteak:
Bailarines – Marina Eskisabel e Iker Sanz
Músicos – Lucía Arboniés, Nuria Abril y Beñat Olano
Tinieblak-en dramaturgia liturgia eszeniko gisa eraikitzen da. Tinieblak Ofizioaren sinbolismotik abiatzen da —iluntasun gero eta handiagoa, “strepitus” soinua, tentsioa eta barne-bilketa— euskal kulturako elementuekin elkarrizketan jartzeko: Santisimoaren Ezpata Dantza, dantza solteak, erromeriak eta elizetatik hurbil egiten ziren soka dantzak.
Eszenaratzea espazio itxi eta mugatu batean garatzen da, eta bertan interpretatzaileak figura erritual gisa agertzen dira. Argi urdin eta ahulek, kandelaren argiek eta jantzi zeremonialek giro espiritual eta herrikoi baten arteko trantsizioa sortzen dute.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: DAB dantza konpainia Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Iker Sanz Dramaturgia y kanpo begirada: Marina Eskisabel Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika aholkularitza: Iñaki Palacios Jantziak: Jantzi tradizionalak Interpreteak: Endika Osa, Iker Sanz
NŒUD
NŒUD, frantsesez korapilatua, DAB dantza konpainiaren sorkuntza berria da, non Eduardo Chillida eta Cristóbal Balenciagak amankomunean zituzten lan metodologietan sakondu dugun, mugimenduaren bidez. Irudi lerromakurrak eta espazioen sorkuntza bi artista hauen kontzeptuak dira, garaiko mugimendua askatasunerantz bideratu zutenak. Bizi izan zuten garaia inspiraziotzat balio izan digu baita ere, egoera politiko, sozial eta kulturalari erreparatuz, hiru dantzari jarri ditugu eszenatokian enkortsetamentutik askatasunerantz bidea aurkitu dezaten. Behaketa hauek dantzara ekarriz, iraganera begiratu dugu garaikidetasuna eraikitzeko, erroetatik eta herriarentzat.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Marina Eskisabel Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Marina Eskisabel Dramaturgia eta kanpo begirada: Hodei Arrastoa Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika: German Ormazabal, Alai Ormazabal Jantziak: Naia Iturrioz Interpreteak: Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Iker Sanz.
NUN ZIRA?
Nun Zira? dantza garaikideko obra bat da, gizaki izateaz hitz egiten diguna, partekatzeaz, izatearen existentzia balorean jartzeaz eta maite ditugun pertsonekin elkar bizitza bat sortzeaz. Ikuslea ikuspuntu beliko batean kokatuz, bikote bat osatzen duten bi dantzariek, abesbatzaren babesean, mementu intimoenetatik giza biziraupenaren borrokarik krudelenerarte bidai bat sortuko dute, non maitasuna izango den tramaren heldulekua. Egoera traumatiko bat bizi ondoren, NORTASUNA berreraiki behar da eta ibilbide horretan datza Nun Zira? pieza.
FITXA ARTISTIKOA
Ideia originala: Iker Sanz Zuzendaritza artistikoa: DAB + Xián Martínez Koreografia: Xián Martínez Ekoizpena eta gestioa: DAB dantza konpainia Musika: Iñaki Palacios Jantziak: Raquel, BUJ Estudio Interpreteak: Marina Eskisabel, Iker Sanz, EASO Abesbatza Kolaboratzaile bereziak: Coro EASO Abesbatza, eta Aranzadi – zientzia elkartea
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.